Lan elkarrizketak eta curriculuma euskaraz prestatzeko tailerra Banaiz Bagara elkartearen eskutik

Banaiz Bagara elkarteak euskaltegiekin elkarlanean lan elkarrizketak eta curriculuma euskaraz prestatzeko tailerra antolatu du datorren abenduaren 11rako. Goizeko 09:30etik 13:30etik luzatuko da tailerra eta antolatzaileek aipatu dute sarrera doan bada ere plaza mugatuak izango direla. Lan gaitasunak identifikatu eta nabarmentzea, komunikazio gaitasuna lantzea eta urduritasuna gainditzeko lan elkarrizketak praktikatzea dira helburu nagusiak, antolatzaileen esanetan.

Banaiz Baga elkarteko kide diren Virginia Lacarra eta Edurne Artzelusek dinamizatuko dute saioa. Lehena lan orientazioan aditua da, eta bigarrena, aldiz, itzulpengintzan lizentziatua eta euskara-zuzentzailea. Oarsoaldea enpresa zentroan izango da tailerra, Astigarrako bidea 2, Mamuteko eraikineko 2.solairuan.

Izena emateko 09:00etatik 18:00ak bitarte Banaiz Bagara elkartera deitu (943 331 455) edota curriculuma erantsita komunikazioa@euskaraplus.eus helbidera e-maila bidali daiteke. Abenduaren 9a baino lehen egin beharko da.