Mendi-irteera eta diapositiba proiekzioa Urdabururen eskutik

Urdaburu_Gip_3_etapa
3.etapa egin zutenekoa

Urdaburu Mendizale Elkarteak datorren abenduaren 13an, igandea, Gipuzkoako biraren 5. etapa egingo du, Urkarregi mendatetik Ermuara. Ibilbidean zehar Kalamua (771), Akondia (749) eta Urko (798) mendiak igoko dira. Denera 12 km-ko luzera eta 800 m-ko gainbehera izango da, eta 4 ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.

Autobusa  7:00etan irtengo da Iztietako autobus geltokitik eta 7:15etan Aritzetatik. Izena euren egoitzan, Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean, edota 943 52 78 79 telefonora deituz eman daiteke. Azken honetarako ordutegia hauxe da: astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30era.

Diapositiba proiekzioa

Era berean, datorren abenduaren 10erako, osteguna, diapositiba proiekzioa antolatu du elkarteak. 20:00etatik aurrera Tiburcio Alzualdek “Ur Banalerroa”ri buruzko proiekzioa eskainiko du egoitzan bertan.