Errenteria Musikaleko ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte datozen egunotan

Errenteria musikaleko ikasleak
(Artxibo irudia: Errenteria musikaleko ikasleak)

Gabonen bueltan Errenteria Musika eta Dantza Eskolako ikasleek zenbait emanaldi eskaini ohi dituzte. Bihar hasiko dira aurtengo emanaldiak eta sarrera librea izango dela jakinarazi dute Errenteria Musikaleko arduradunek.

Hauexek dira aste honetan zehar eskainiko dituztenak:

  • Abenduaren 15a, asteartea, 18:30ean Niessen Kulturguneko 2.solairuko entsegu gelan: tailer ikasleentzako musika emanaldia
  • Abenduaren 15a, asteartea, 19:15ean Niessen Kulturguneko 2.solairuko entsegu gelan: haize mintegiko ikasleen emanaldia
  • Abenduraren 17a, osteguna, 18:00etan Errenteria Musikaleko 1. Solairuko Entsegu Gelan: hari mintegiko ikasleen emanaldia
  • Abenduaren 17a, osteguna, 17:15ean eta 18:00etan Errenteria Musikaleko 1. Solairuko Entsegu Gelan: piano mintegiko ikasleen emanaldiak

Datorren astean ere beste hainbat emanaldi eskainiko dituzte jakinarazi dute.