Ispilu-orrazien banaketa Euskaraz ederrago! kanpainari amaiera emateko

euskara_ile_apaindegiak
Duela hilabete inguru ile-apaindegietan eta bezeroen artean sariak banatu zituzten

Oarsoaldeko lau udaletako euskara zerbitzuek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzaz, urtean zehar Euskaraz ederrago! ekimena egin dute lau herrietako ile-apaindegietan. Helburu nagusia euskara komertzioetara, kasu honetan ile-apaindegietara zabaltzea izan da. Euskararen erabilera sustatzea, azken batean.

Kanpainari amaiera emateko ekimenean parte hartu duten ile-apaindegiak euren bezeroei ispilu-orraziak banatzen ari dira egunotan, euskararekiko eta establezimenduekiko izan duten jarrera saritu nahian. Antolatzaileek ile-apaindegietako bezeroak establezimendu horietan euskaraz eskatzera eta euskaraz hitz egitera animatu nahi dituzte. Euskara ile-apaindegietako ohiko hizkuntza izan dadin.