Erromes Bidearen 7.etapa egingo du Urdaburuk abenduaren 19an

Hacia el puerto de Ganuza
Azaroan 6.etapa egin zuten

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 7. etapa antolatu du abenduaren 19erako. Ibilaldia Galbarra herritik Kodeseko Santutegira izango da eta bidean Acedo, Asarta eta Nazar herrietatik igaroko da. Zeharkaldia denera 5,30 ordukoa izango da.

Zumardiko autobus geltokitik aterako dira 07:30ean. Izena eman nahi duenak elkartera gerturatu beharko du astearte edo ostegunetan 19:30etik 21:30era edota 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordu beretan.

Erretiratu elkarteen irteera

Egun berean erretiratuen elkarteek belaulandien arteko laugarren irteera egingo dute Astigarragako Sagardoaren Museora. Antolatzaileek gabonen aurreko data hauek aprobetxatu nahi dituzte “topaketa hauek egiteaz gain gure ingurunea ezagutzeko”. 08:45ean jarri dute zita Topoko geltokian.