2016an egingo diren kultur jardueretarako diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea irekita dago

Kulturgunea_harreraIon Collar Kultura zinegotziak jakinarazi du Errenterian 2016ko urteko jardueretarako eta baita datozen inauterietan burutuko diren kultur jardueretarako ere diru-laguntza eskatzeko epea datorren abenduaren 31n amaituko dela.

Eskabide orriak udaletxeko Erregistro Orokorrean jaso ahal izango dituzte interesdunek eta dokumentazioa han bertan entregatu beharko dute. Bestalde, oinarriak Niessen Kulturgunean kokatzen den Kultura departamentuan edo Udalaren web orrian (www.errenteria.eus) eskura ditzakete herritarrek.