Pirotekniaren erabileraren inguruko BANDOA

Indarrean dagoen Lehergailuen Araudiaren arabera, lehergailua da edozein sustantzia edo sustantzien nahasketa, energia kolpetik askatzean, baldintza jakin batzuetan, gainpresioa sortzen duena edo sor dezakeena. Gainpresio honekin batera, sua edo zarata izaten da, energia askatzeko mekanismo fisiko-kimikoa edozein dela ere.

Aipatu Araudiak, piroteknia I eta II ataletan sailkatzen du. Bertan sartzen dira era guztietako bengalak, sorpresa japoniarrak, fulminanteak, hodi txistukariak, suziri hegalariak, sumendiak, hainbat suziri, petardoak eta trakak. Era berean, hainbat isun zehazten ditu indarrean dagoen araudia betetzen ez duten establezimenduentzat. Isun hauek, 3000 € koak izan daitezke eta establezimendua ixtea ere aurreikusten da.

Errenteriako Udalak herritar guztiei honakoa gogorarazi nahi die:

1.- Horri dagokionez, gogoratu behar dizuegu debekaturik dagoela honako artikulu piroteknikoak saldu eta erabiltzea, kategoria eta adinaren arabera sailkatuta:
1. kategoria: 12 urtetik beherakoak.
2. kategoria : 16 urtetik beherakoak.
3. kategoria: 18 urtetik beherakoak.

2.- Horrelakoak erabili eta eta pisu eta etxebizitzetako balkoietatik eta leihoetatik jaurtitzea debekaturik dagoela, eta, baita lokal itxietan eta pertsonak biltzen diren lekuetan.

3.- Euri eskasia dela eta, azken asteetan izugarrizko lehortea eragin duela, eta, horregatik gaur egun sute arriskua oso handia dela. HORREGATIK GOMENDATZEN DUGU URTEZAHAR-GAUEAN PIROTEKNIARIK EZ PIZTUTAKO SUZIRIK EZ ERABILTZEA.

Errenteria, 2015eko abenduaren 30
ALKATE- PRESIDENTEA
Stua/ Fdo .: Julen Mendoza Perez
timthumb.php

ALKATE- PRESIDENTEA