Iztieta-Ondartxoko ekintza planaren ondorioak aurkeztuko ditu Udalak

iztietaIztieta-Ondartxon gauzatutako ekintza planaren osteko ondorioak eta prozesuaren beraren laburpena aurkeztuko da datorren asteazkenean
Aurkezpen irekia datorren asteazkenean, hilaren 13an, arratsaldeko 19:00etan izango da auzoan bertan prozesuak duen informazio gunean, hain zuzen ere, Oiartzun kaleko 5. zenbakian.

Iztieta-Ondartxo auzoan aurreko uztailetik abendura bitarte eginiko ekintza planaren osteko laburpena eta ondorioak aurkeztuko dira Julen Mendoza alkatea bertan izango delarik.

Hiridunak estudioak dinamizaturiko metodologia parte hartzailearen bidez, auzoko bertako elkarteek, auzokideek, merkatariek nahiz agenteek auzoa hobetzeko proposaturikoak nahiz azken hileotan egin diren hainbat ekintzen laburpena aurkeztuko da.

Izan ere, Iztieta-Ondartxoko auzoa izan da, herrian lehendabizikoz, auzoa hobetzeko eta garatzeko auzotik bertatik ekintza desberdinen bidez aurrera eraman duen auzoa.

Hortaz, azken hileotan izandako parte hartzeari esker, bertan jaso diren informazioak eta identifikatu diren ekintza ildo nagusien berri emango da asteazkeneko aurkezpenean.