Irteera eta diapositiba proiekzioa Urdaburu Mendizale Elkartearen eskutik

Abenduan 7.etapa egin zuten
Abenduan 7.etapa egin zuten

Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 8. etapa antolatu du urtarrilaren 16rako. Ibilaldia Kodeseko Santutegitik Bujanda herrira izango da eta bidean Joareko gailurretik eta Genevilla herritik igaroko da. Zeharkaldia denera 5 ordukoa izango da.

Zumardiko autobus geltokitik aterako dira 07:30ean. Izena eman nahi duenak elkartera gerturatu beharko du astearte edo ostegunetan 19:30etik 21:30era edota 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordu beretan.

Diapositiba proiekzioa

Era berean, datorren urtarrilaren 14an, osteguna, 20:00etan elkartearen egoitzan Javi Mendizabalek diapositiba proiekzioa eskainiko du. Hau Cervinora igoerari buruzkoa izango da.