Langabetuentzako euskara ikastaro trinkoak doan jasotzeko aukera

2015-16_eta UDA kanpainen muestra.pdfErrenteriako Udalak, Xenpelar AEK-k eta Udal Euskaltegiak jakinarazi dute langabetuei euskara doan ikasteko aukera emateko egitasmoarekin jarraituko dutela. Otsailaren 15ean hasiko da ikastaroa eta ekainaren 22ra arte luzatuko da. Izen ematea urtarrilaren 22ra arte egin ahal izango da Udaletxeko Euskara Departamentuan (udaletxeko 1.solairuan).

Izena ematean Lanbidek ematen duen lan egoeraren ziurtagiria (Dardea) aurkeztu beharko da. Gainera, ikasleek %85eko asistentzia bermatu beharko dute. Iazko ikasturtean izandako taldeetako ikasle eta irakasleek “balorazio bikaina” egin dute euren esperientziaz.