Emarock-en erakusketa izango da Xenpelar etxean astelehenetik aurrera

EMAROCK_erakusketaEmakumea eta musika. Beste alor askotan bezala sarri emakumea itzalean egon da musikan ere. Emarock gai horren inguruan lan egiten duen proiektu bat da. Proiektu honen erakusketak ateak zabalduko ditu datorren astelehenean Xenpelar etxean eta urtarrilaren 30era arte egongo da ikusgai.

Emakume musikariak agerian jartzeko, emakume musikariak dauden taldeak eta beraien lana ezagutzera emateko, neska gazteengan erreferenteak sortzeko eta beste emakumeek musikan parte har dezaken suspertzeko sortutako proiektua da Emarock.

Eresbilek urtarrila amaierarako antolatu duen Euskal Rock & Film jaialdiaren baitan kokatzen da erakusketa. Eta ondorengo ordutegia izango du:

  • Astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara

Informazio gehiago: eresbil.com