Odio talde errenteriarra Niessengo oholtzara igoko da urtarrilaren 30ean

odio_formazio_berriaOdio musika taldeak bere disko berria aurkeztuko du Niessen Kulturgunean urtarrilaren 30ean, larunbata, 22:00etatik aurrera eskainiko duen kontzertuan. Talde gonbidatu gisa Iruñeako El Sonido de la Metralla taldea arituko da. Sarrerek aurrez erosita 5 euroko kostua izango dute, eta egunean bertan 7 euroren truke salduko dira.

Oarso Musikak antolatutako kontzertua da. Honek gogorarazi du duela urtebete Odio Niessenen izan zela, Chirolo musikari errenteriarrari egin zioten omenaldian. Aurten baina “orainari begira” omen datoz, disko berria aurkeztera eta “berriz egurra emateko gogoz”. Gainera, sarrerarekin Potencial Hardcore-Punk-ek ekoiztutako disko berria oparituko dela gaineratu dute.

Astelehean jarri zituzten sarrerak salgai Niesseneko harreran.

Aurresalmenta:

Urtarrilak 18tik aurrera Niessen kulturgunean 5€

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara