Udal Txistulari Banda Koldo Mitxelenako ikasleekin batera ariko da igandean

Koldo_Mitxelena_txistulariak
Argazkia: Ignacio Zapirain guraso elkartea

Urtarrilaren 24an (igandea),  Udal Txistulari Bandak, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, programa prestatu du Koldo Mitxelena ikastetxeko danborradarekin batera. Gaur ospatzen ari den San Sebastian eguna dela-eta antolatutako ekintza da, eta ondorioz, Donostiarekin lotutako doinuak joko dituzte.

10:00etatik aurrera diana izango da erdiguneko kaleetan barrena Joxe Olaizolaren Gure Donosti biribilketa joaz. 12:30ean, berriz, Udaletxeko arkupeetan kontzertua eskainiko dute Koldo Mitxelenako ikasleen danborradarekin batera.

Egitaraua:

  • Gure Donosti (Biribilketa) (Joxe Olaizola, Mold. Jose Ignazio Ansorena).
  • Donostia (Pasodoblea) (Antonio Peña y Goñi, Mold. Txomin Agirregomezkorta).
  • Donostia (Fandango con variaciones) (Pablo Sorozabal).
  • Donostiako danborrada (Raimundo Sarriegi, Mold. Jose Ignazio Ansorena).
  • * Retreta
  • * Diana
  • * Danborren polka
  • Hiru damatxo (Jose Ignazio Ansorena).
  • Donostiarren abestiak (Jose Ignazio Ansorena).
  • Comparsa de Caballería de viejas (Raimundo Sarriegi, Mold. Jose Ignazio Ansorena).
  • Comparsa de Caballería de Gallos (Raimundo Sarriegi, Mold. Jose Ignazio Ansorena).
  • Donostiako danborrada (Raimundo Sarriegi, Mold.Jose Ignazio Ansorena).
  • * Retreta
  • * Idiarena
  • * Donostiako martxa
  • Kresala (Biribilketa) (Jose Ignazio Ansorena).