Kalderoen entseguak izango dira aste honetan zehar

Ostiral eta igandean ere aterako dira kaldereroak, Gamon ikastetxeak eta Telleri ikastetxeko guraso elkarteak antolatuta
Ostiral eta igandean ere aterako dira kaldereroak, Gamon ikastetxeak eta Telleri ikastetxeko guraso elkarteak antolatuta

Urteroko moduan, kaldereroek inauteriak iragarriko dituzte urtarrilaren 30ean, larunbata, 19:30ean. Alabergako Auzo Elkarteak antolatu du larunbateko kaldereroen ongi etorria. Eta parte hartu nahi duten guztiei jakinarazi diete aste honetan zehar entseguak izango direla elkarteko lokaletan. Bihartik hasi eta ostirala bitarte 19:00etan elkartuko dira entseatzeko.

Euren helburua auzo giroa sustatzea dela azpimarratu dute, eta bide horretan, herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.