Larunbatean Indoor Triatloiaren laugarren edizioa egingo da

Ftolografía de la segunda edición
Bigarren edizioko parte hartzaileen argazkia

Urtarrilaren 30ean, larunbata, Errenteriako Indoor Triatloiaren edizio berri bat ospatuko da Fanderiako Udal Igerilekuetan 16:30etik aurrera. Hiru modalitate ezberdinetan parte hartzeko aukera egongo da, gizonezkoena, emakumezkoena edota taldekakoa. Banakako izen ematearen kostua 5 eurokoa da, eta taldekakoa, berriz 12 eurokoa.

Taldeak hiru kirolarik osatuko dituzte eta proba hiruen artean banatuko da; hau da, ekipoko kide bakoitza diziplina bakar batean arituko da. Taldeak gizonezkoz osatuak, emakumezkoz osatuak edota mistoak izan daitezke.

Izen emateko epea zabalik da dagoeneko eta Fanderiako igerilekuetako harreran (943 34 44 23) edota Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943 44 96 91) eman daiteke izena.

Hiru diziplina

Ondorengo jarduerek osatuko dute proba: 500 metro igerilekuan, 8 kilometro bizikleta estatikoan eta 3,35 kilometroko bizikleta lasterketa. Azken hau Fanderiako bidegorrian barrena doan zirkuitu batean egingo da. Kirol Patronatuak jakinarazi du parte hartzaile bakoitzaren denbora guztia kalkulatzeko hiru proben artean egindako atsedenak ere kontuan hartuko direla.