Larunbat arratsaldean Fanderiako igerilekua itxita egongo da

Fanderia_igerilekuaIgeriketa lehiaketa egingo da urtarrilaren 30ean, larunbata, Fanderiako igerilekuan, eta ondorioz, Fanderiako kirol instalazioetako igerilekua itxita egongo da arratsaldeko 14:00etatik aurrera. Halere, Udalak jakinarazi du gainerako instalazioa irekita egongo dela ohiko ordutegian. Gainera, udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainerako erabiltzaileek Galtzarabordako Udal Kirolegiko Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.