Inauterietako konpartsen aurkezpena otsailaren 5ean izango da

Konpartsen_aurkezpena_2015
2015eko aurkezpena

Asteburu honetan kaldereroek inauteriak iragarriko dituzte Errenterian, eta otsailaren 4tik 9ra bitarte ospatuko dira inauteri egunak. Horietan konpartsek ere euren lekua izango dute, eta otsailaren 5ean 19:30ean Galtzarabordako kiroldegian aurkezpena egingo dute.

Bertaratzeko sarrera erosi beharko da euro baten truke. Otsailaren 3an 09:00etatik aurrera jarriko dituzte sarrerak salgai Niessen Kulturguneko leihatilan, eta pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.

Aurkezpenean ondorengo konpartsek parte hartuko dute:

  • Alaia
  • Telleriko Guraso elkartea
  • Danza-rin
  • Jubilatuen Elkarteak
  • Intxaur txiki
  • Boveda
  • Showtime
  • Furius
  • Odissey
  • Eureka
  • Salai