Bideoa: Errenteriako kirolaren parte hartzea 2015

Bideoko pasarte bat, Hibaika arraun elkartea
Bideoko pasarte batean Hibaika arraun elkartea

Duela hilabete baino gehiago, abenduaren 17an zehazki, Errenteriako Kirolaren Gala ospatu zen Niessenen. Ekitaldi jendetsua izan zen, guztira 250 lagunek parte hartu zuten. Bertan izan ziren hainbat klub, kirolari, eskoletako kirol arduradunak etab. Julen Mendoza alkatea berak, eta Jon Txasko kirol zinegotziak ere hartu zuten parte. 2014/2015 denboraldian izandako lorpenengatik bertaratutakoak zoriondu zituen Mendozak, besteak beste.

Hala, iazko Errenteriako kirolaren parte hartzea biltzen duen bideoa proiektatu zuten ekitaldian. Eta orain ikusgai jarri dute Vimeon.

Bideoa: