Indarkeria matxista dela eta Gasteizen izandako erailketa salatuko dute bihar Errenterian

Urtarrilaren 25ean, astelehena, gizon batek leihotik behera 17 hilabeteko haur bat bota zuen Gasteizen. Haurra atzo hil zen Gurutzetako ospitalean.  Indarkeria matxistaren eraginez aurten Euskal Herrian hildako lehen pertsona da umea. Gainera, ama ere ospitalean dago, jasotako jipoia dela eta. Hori dela eta, Oarsoaldeko mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du biharko, osteguna, 19:00etan Niessenen.

Oarsoaldeko lau Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak deialdiarekin bat egin dute eta herritar guztiak deitu dituzte elkarretaratzean parte hartzera. Era berean, indarkeriaren aurkako jarrera adierazi nahi izan dute publikoki eta aho batez. Emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizitzeko erakunde, elkarte eta herritarrek lanean jarraitu behar dutela esan dute. Emakumeari ere bere elkartasuna adierazi diote.

Indarkeria matxista dela eta aste honetan Errenterian egingo den bigarren elkarretaratzea izango da biharkoa. Astelehenean ostiral goizaldean herrian izandako erasoa salatu zuten hamarnaka lagunek.

Gasteiz_indarkeria_matxista