Erromes Bidearen 9.etapa egingo du Urdaburuk otsailaren 20an

Erromes_bidea_8.etapa
Urtarrilean 8.etapa egin zuten

Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 9. etapa antolatu du otsailaren 20rako. Ibilaldia Bujandatik Urturira izango da eta bidean Korres herritik, Muela gailurretik, eta San Roman de Campezo herritik igaroko dira. Joareko gailurretik eta Genevilla herritik igaroko da. Zeharkaldia denera 5 ordu eta erdikoa izango da.

Zumardiko autobus geltokitik aterako dira 07:30ean. Izena eman nahi duenak elkartera gerturatu beharko du astearte edo ostegunetan 19:30etik 21:30era edota 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordu beretan.