Errenteria Musikaleko zortzi ikasle Euskal Ikasle Orkestrarako hautatu dituzte

EIO Gazte eta Txikirako hautatutako ikasleak
Gazte eta Txikirako hautatutako ikasleak (Martin, Ane eta Oihan Espina, Parrondo, Nieto eta Karrera)

Errenteria Musikaleko zortzi ikaslek Euskal Ikasle Orkestran (EIO) parte hartuko dute. Duela hamar urte jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzak 12-18 urteko ikasleek osatutako orkestra sinfonikoa, ikasleei kontserbatorioan egindako lanetik aparte, beste bultzada bat emateko. Urtetik urtera Errenteria Musikaleko ikasleak bertan parte hartzeko hautatzen dituzte.

Aurten azken urteetako EIO eta EIO Gazte orkestrez gain, EIO Txiki eta Jazzeko EIJO orkestrak gehitu zaizkie. Guztira herriko kontserbatorioko zortzi ikaslek hartuko dute parte horietan. Eta musika hezkuntzan sakontzeaz gain, kontzertu bira egingo dute.

Aurten EIOko zuzendaria Juanjo Mena izango da eta EIO Gazte eta EIO Txikirena, berriz, Raffaeda Acella. Entseguak otsailean bertan hasiko dituzte EIO Txiki eta EIJOko kideek. Lehenengo kontzertuak, berriz, apirilean izango dira, eta azkenak uztailean.

Hauexek dira hautatutako ikasleak:

  • Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestran: Beñat Alvarez (Saxoa)
  • Euskadiko Ikasleen Orkestran: Iñaki Garmendia (Perkusioa). Ikasle hau ere EIO GAZTEn bakarlari bezala hautatu dute.
  • Euskadiko Ikasleen Orkestra Gaztean: Oier Nieto (Biolina), Oihan Espina (Klarinetea) eta Ane Espina (Biolina). Azken ikasle hau, “Kontzertino” bezala hautatu dute EIO Txikin.
  • Euskadiko Ikasleen Orkestra Txikin: Bittor Karrera (Oboea), Martxel Parrondo (Perkusioa) eta Nahikari Martin (Klarinetea).
dad
Iñaki Garmendia (EIO) eta Beñat Alvarez (EIJO)