Denboraldi batez bi lanpostu kontratatuko ditu Udalak

Errenteriako Udalak jakinarazi du denboraldi batez bi lanpostu kontratatuko dituela. Alde batetik, arte eszenikoetan eta ikus-entzunezkoetako arduraduna izango dena. Eta bestetik, kultura dinamizatzailea. Interesa duten pertsonek martxoaren 8ra arteko epea dute bi deialdietan izena emateko.

Baldintzak, besteak beste, unibertsitateko gradua edo baliokidea izatea eta euskarako 3.hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea (EGA) dira bi kasuetan. Arte eszenikoetako eta ikus-entzunezkoetako arduradunaren kasuan kultura-guneak kudeatzen esperientzia izatea eskatzen da ere. Eta kultura dinamizatzailearen kasuan, berriz, jaiak, jarduera soziokulturalak, ikastaroak, lantegiak, erakusketak etab. antolatzen edo kudeatzean esperientzia izatea.

Udalak Lanbide tarteko kontratatuko ditu bi pertsona horiek. Izena ematea Lanbideren web orrian egin behar da.