Herritarrak martxoaren 8ko mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu Udalak

Iaz Oarsoaldeko mugimendu feministak egindako mobilizazioko uneetako bat
Iaz Oarsoaldeko mugimendu feministak egindako mobilizazioko uneetako bat

Martxoak 8 dugu gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta horren harira Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala egin du talde politiko guztien adostasunarekin. Udalaren arabera, gaurko eguna den eguna izateak agerian jartzen du “emakume eta gizonen arteko gizarte orekatu bat lortzeko oraindik ere egin beharreko lana”.

Udalak azaldu duenez, Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasuna Tokiko Bizitzan Sustatzeko Batzorde Iraunkorrak aurkeztutako gutunarekin bat egin zuen 2012ko maiatzean. Gutun horren sinatzaile gisa neurri politiko konkretu batzuk hartzera konprometitu da Udala.

Besteak beste, herriko emakume eta talde feministekin eta gainontzeko eragileekin elkarlanean emakume eta gizonen berdintasunerako ordenantza lantzeko, sortzen dituzten idazki guztietan hizkuntza ez sexista eta inklusiboa erabiltzeko edota biolentzia matxistaren kontrako koordinazioa sustatzeko protokoloa adostu eta mahai horretan lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du.

Mobilizazioak

Gaurko egunaren harira, mobilizazio ugari egingo dira mundu osoan zehar, baita Errenterian ere. 17:30ean Galtzarabordako kiroldegian auzoetako emakume elkarteek jaialdia egingo dute. Hau amaituta, kiroldegitik bertatik manifestazioa abiatuko da 19:30ean Oarsoaldeko mugimendu feministak. Errenteriako Udalak herritarrei dei egin die emakume eta talde feministek deitutako mobilizazioetan parte hartzera eta norberaren eguneroko bizitzan emakumeen aurkako diskriminazioa baztertu eta ezabatzera.

[button link=”http://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/sites/2/2016/03/Martxoak-8_adierazpen-instituzionala.pdf” bg_color=”#7d147d”]Adierazpen instituzionala[/button]

CdAgtezW4AA07C9.jpg large