Igandean Huts Teatroak Etxekoak antzezlana eskainiko du Niessenen

EtxekoakDatorren igandean, martxoaren 13a, Huts Teatroak Etxekoak antzezlana aurkeztuko du 19:00etan Niessen Kulturgunean. Jon Gerediaga idazlearen eta Ander Lipus aktore eta zuzendariaren artean sortu dute antzezlana. Sarrerak 8€ren truke eskura daitezke eta ohiko deskontuak aplikatuko dira.

Huts Teatroaren arabera, Ander Lipus beraren bizipen pertsonala da obraren abiapuntu. ” “Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbatezinak, elkarrizketak kontsulatuan… urtetako erokeria eta zentzugabekeria hutsa.”

Immigrazioaren gaia jorratzen duen lana da, etxekoa vs. kanpokoa dikotomia baliatuz. Euren hitzetan, egungo gizarte eta estatuek sortu eta eraiki dituzten “muga eta lege absurdoen kritika egiten” dute.

[box]Fitxa teknikoa:

  • Generoa: antzerkia
  • Ikuslego mota: ikuslego guztientzat
  • Hizkuntza: euskaraz

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Ander Lipus
  • Idazlea: Jon Gerediaga
  • Aktoreak: Kristiane Etxaluz, Javier Barandiaran, Ander Lipus eta Maika Etxekopar
  • Zuzendari laguntzailea: Mariya Aneva
  • Musika: Asier Ituarte
  • Argiztapena: Josep Duhau
  • Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
  • Panpina eta atrezzoa: Battit Halsouet

Sarrerak: 8 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian,

  • Astelehena: 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata: 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago

[/box]

[button link=”http://kultura.errenteria.eus/txartela-eskuratu/” bg_color=”#e6520e”]Eskuratu doan Kultura Kreaktiboa txartela[/button]