Bihar arratsaldeko 18:30ean udaletxeko pleno aretoan martxoko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura ospatuko da. Besteak beste, bi mozio eztabaidatuko dira. Lehena, eskualdeko “Pikoketa” Errepublikaren aldeko Elkarteak aurkeztua eta Orereta/Errenteriako EHBilduk eta Errenteriako IrabaziZek babestua, bandera errepublikanoa eta ikurrina udaletxeko balkoian jartzea eskatzeko. Eta bigarrena, berriz, talde sozialistak aurkeztutakoa, Gizarte Larrialdiko Laguntzei buruzkoa.
Era berean, Gabierrota auzoko futbol-zelaiaren lur-azpian aparkalekua eraikitzeko (37. sektorea) eta ondoren lurrazpiko aparkaleku-zerbitzuen instalazioetan ustiapena burutzeko emakida-kontratua amaitzeko espedientearen proposamena aztertuko da.
No comments yet.