Abisua: argiteria publikoaren parte bat itzaliko da gaur gauean Beraunen

Konpontze lanak direla eta, gaur gauean (ostegunetik ostiralerako gaua) egingo dituen energia elektrikoaren mozketen berri eman dio Iberdrolak Udalari. Beraungo Galtzaraborda kaleko 91.zenbakiko koadroan eta Esnabide kalean izango dira konponketok, eta honek ondorengo kaleei eragingo die:

  • Sorgintxulo 8-20
  • Versalles 2-16
  • Antton Valverde plaza
  • Esnabide kalea

Mozketa 00:05etik 07:00ak bitarte egingo dutela jakinarazi dute.

 

 

>