Madalenak antolatzeko biltzarra egingo da apirilaren 9an

OOreretako_gaztetxeareretako Txosna Batzordeak biltzar berezia egingo du datorren apirilaren 9an, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara, Oreretako gaztetxean. Herriko taldeak eta eragileak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Biltzarraren helburua, Oreretan jai herrikoiak eta parte hartzaileak indartzeko eman behar ditugun urratsak finkatzen jarraitzea da.

Bestalde, Madalenetan txosna jarri nahi duten taldeei Txosna Batzordearekin harremanetan jartzeko deia egin diete. Horretarako, herriko taldeek eta eragileek oreretakotxosnak@gmail.com helbidera idatz dezakete, apirilaren 29a baino lehen.