Agustina Otaola pilotalekuaren figura errotulatu dute

agustina otaolaApirileko lehenengo egunetan Errenteriako Udaleko Hiri Mantenu Departamentuko zerbitzuek hainbat margotze eta errotulazio lan egiten zituzten Agustina Otaola Raketista Profesionala Pilotalekuan. Frontiseko, erreboteko eta alboetako hormak margotu eta eraberritzeaz gain, “Agustina Otaola” figura eta Udaleko armarria koloretan errotulatu dira, orain arte zegoen behin-behineko irudia ordezkatuz.

Iaz Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Batzordearen proposamenez, Fanderiako Udal Pilotalekuari “Agustina Otaola, Raketista Profesionala” izena jartzea erabaki zuen, eta izen hori emanda omenaldia egin nahi izan zaio Errenteriako pilotari honi. Frontoia 2004an eraiki zen eta emakume izena daraman Euskadiko lehenengo frontoia da.

Egindako lanen ondoren, frontoiak Agustinaren figura du ikusgai behin betiko. Hori horrela, egindako inbertsioaren ondoren, Errenteriako Udalak berretsi egiten du emakumezkoen eta pilotaren kirolarekin duen konpromisoa.