Bihar kiroldegira bizikletaz joanez gero, oparia

BizikletarenEguna-1

Bizikletaren nazioarteko eguna ospatuko da bihar, apirilak 19. Hori dela-eta Kirolkidek adierazi du Gabierrotako edo Fanderiako instalazioetara bizikletaz joaten direnek opari bat jasoko dutela. Garraiobide hau sustatzea, txirrindularien eskubideetan arreta jartea eta osasun zein mugikortasun iraunkorrerako dituen onurak azpimarratzea dira ekimen honen helburuak.