Apirileko Feria ospatuko da asteburu honetan

Sevillanak dantzatzen. Apirileko Feria_800x450Errenterian Apirileko Feria ospatuko da ostegunetik aurrera Xabier Olaskoaga plazan.   Aljarafe kultura andaluziarraren Errenteriako zentroak antolatzen du IX. edizio hau, Udalarekin lankidetzan. Aurtengoak hainbat berritasun izango ditu; adibidez, aurreferia moduko bat egingo da hilaren 21ean (osteguna) eta Aljarafe elkarteko koro rozieroak kontzertu bat emango du Santa Maria Madalena basilikan, 19:30ean, Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak antolatuta. Apirilaren 22, 23 eta 24an ere izango dira ekitaldiak.

Egitaraua

Apirilak 21, osteguna:

  • 19:30: Feria aurreko kontzertua Madalena basilikan. Antolatzailea: Maria Magdalena Lagunak. Ikusi  errepertorioa. concierto pre Feria de abril

Apirilak 22, ostirala:

  • 19:00: Errenteria Hiriko IX. Apirileko Feriaren inaugurazioa bertan alkatea eta zinegotziak izango dira. Miguel Buen-ek pregoia emango du.
  • 19:30: Ohorezko ardoa agintari eta gonbidatuentzat.
  • 20:00: Sevillanak lehertu arte dantzatuko dira.
  • 23:00: Amigos del Sur taldearen ekitaldia.
  • 00:00: Sevillanak dantzatuko dira.
  • 02:30: Amaiera.

Apirilak 23, larunbata:

  • 12:00: Sevillanak, ardoa eta pintxoak
  • 12:00-13:30: Pintxopoteoa.
  • 12:30: Haurrek servillanak dantzaten iksteko tailerra.
  • 13:00: Haurrentzako tailerra perkusioan hasteko (kaxa).
  • 13:30: Sevillanak eta pintxoak.
  • 19:00: Embrujo Andaluz dantza taldeen ekitaldia.
  • 20:00: Sevillanak dantzatuko dira.
  • 23:00: Raíces del Sur taldearen ekitaldia.
  • 00:30: Sevillanak dantzatuko dira.
  • 02:30: Amaiera.

Apirilak 24, igandea:

  • 12:00: Gonbidatuko abesbatzen ekitaldia: Lasarte-Oriako Coro Rociero Semblante Andaluz, Errenteriako Coro Rociero Concha Rociera, Andoaingo Coro Rociero Triana eta Errenteriako Coro Rociero Aljarafe.
  • 13:30: Sevillanak dantzatuko dira, ardoa eta pintxoa.
  • 18:30: Aljarafe Kulturguneko dantza taldearen (Alboreá) ekitaldia.
  • 20:00: Produktu iberikoak zozketatuko dituzte.
  • 21:00: Errenteria Hiriko IX. Apirileko Feria amaituko da.