SB sariak martxan dira

DB sariakDon Bosco ikastetxeak DB Sariak antolatu ditu. Sari hauek hezkuntza esparruko(DBH, Batxilergoa eta Heziketa Ziklokoak) ikasleen izpiritu sortzaile eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko sortu ziren duela lau urte. Aurtengoan proiektON, dbBots eta droneBosco lehiaketez gain, “DBH robotika” lehiaketa ere antolatutako da. Azken lehiaketa honen antolakuntzarako BQ enpresaren kolaborazioa izango dugu.  “DBH robotika” lehiaketak bi fase izango ditu: lehiaketa egunaren aurretiko bi tailer (asteazkena 11, eta osteguna 12) eta lehiaketa eguna bera. Partehartzea bikoteka izango da. Informazio gehiago webean sartu eta bertan dauden oinarrietan aurkituko duzue.

Hirugarren edizioan aipatu zen bezala teknologiaren demokratizazioa dela medio gaur egun teknologia ez da soilik enpresa mundu eta hezkuntza esparruko arloa, edonork bere kabuz proiektu interesgarriak burutu ditzake. Errealitate horri jarraituz aurten ere lanbide heziketako maila denari maila librea gehitzen zaio. Modu honetan interesa duen edonork bere etxean eta bere aisialdian landutako proiektuak erakusteko eta defenditzeko aukera izango du.

Enpresa eta erakunde ezberdinen kolaborazioari esker beste behin zilegi izango da gure gazteek ikasgeletan egiten duten lana saritzea. Maiatzaren 14a izango da 2016ko seigarren edizio honetarako zita eguna.