‘Landarbaso Munduan’ kontzertua izango da igande honetan

kartela munduanApirilaren 24an Landarbaso Munduan izeneko proiektua aurkeztuko da Fatima elizan 19:30ean.Landarbasok bisitatu dituen herrialdetako kultura eta bertako bizipenei erreferentzia egingo die herrialde horietako obrak abestuz. Argi eta soinu eskaintza berezia egingo dute antolatzaileen esanetan: “Argiteria eta naturako soinuez jantzitako giroak, 300 irudi baino gehiago, ia 50 bideo, horietako batzuk liluragarriak eta kanpai musikalak izango dira geltokirik gabeko tren musikal honen osagaiak. Ez da geldiunerik izango eta abentura musikal honek ikuslea era aktiboan eramango du kontinente batetik bestera. Musikeneko Jasone Alba irakasle sonatuarekin elkarlanean prestatutako eszena lanak abesbatza eta publikoa modu berezian batuko ditu”.
Bideoetan abesbatza munduko izen garrantzitsuak azalduko dira, esaterako Latvian State Choir-eko zuzendaria Maris Sirmais, Janis Liepins eta Janis Ozols Letoniakoak, Dina Grosberger  (Austria), Helen Larsson (Suedia), Ensemble Vocal EST (Japonia), Soma Szabo Nyíregyházi (Hungariako) Cantemus Kórus-eko zuzendaria, Brady R. Allred Salt Lake Choral Artists-ekoa AEBetatik, eta baita konpositore famatuak ere, Dan Forrest (AEB) eta Albert Alcaraz (Alacant) kasu.

Errepertorioa
Alderdi musikalean Landarbaso emanaldi honetarako bereziki aukeratutako 14 obra abestuko ditu kapelara. Obra horiek kontzertu eta nazioarteko lehiaketa desberdinetan abestu ditu taldeak, eta horietako asko egun Landarbaso Abesbatzak dituen sariak lortzera eraman duten abestiak dira. Hori horrela, ikuskizun artistikoaz gain musika ere berebizikoa izango da.
Landarbasok 8 hilabete prestatzen daraman proiektua, 2016 honetako (taldearen 25. urteurreneko) proposamen artistikorik berezienetakoa.  Bere 25 urteko bizitzan Landarbaso Abesbatzak 483 kontzertu eskaini ditu Gipuzkoan zein bertatik kanpo. Nazioartean Europako 10 herrialdetan eskaini ditu emanaldiak, baina gainera bere musika beste bi kontinentetan ere entzun da: Amerikan eta Asian. Horrela 4 sari nazional eta nazioarteko beste 14 eskuratu ditu.
Sarreraklandarbaso aurkezpena

  • Fatima Elizan. Apirilaren 24a, igandean. 19.30etan. Errenterian
  • Sarreren salmenta Kontzertua baino ordubete lehenago
  • Aldez aurretik Taquilla Niessen. Errenteria Astelehena 17:00 – 20:00 Asteartetik ostilarera 10:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00 Larunbata 10:00 – 13:00