Haurren jai batzorderako bigarren bilera deitu dute

oarsoirriak 2016/04/13.tmp

Joan den astean, 60 haurrek herriko jaietarako ideiak pentsatu eta aukeztu zituzten, Oarsoirriak eta Madalenetako Jai Batzordeak deituta. Orain, haurrei gonbita egiten zaie proposamenak aukeratu eta haurren txupinazoa landu dezaten.

Hitzordua ostiral honetan, hilak 22, izango da 18:00etan Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria). Euria eginez gero, Reina udal aretoan elkartuko dira. Horretarako, dinamika berezi bat prestatu da.