Haurreskolak ezagutzeko ate irekiak izango dira asteazkenean

haurreskolak
Garazi Lopez, Nere Zaragozano eta Itxaso Etxenike

Azken urtetan jaiotako haurrak Haurreskolatan matrikulatzeko epea ireki da. 2016-2017 ikasturtean matrikulatzeko epea maiatzaren 2tik 11ra bitartekoa izango da. Epe honen barruan erabaki beharko da zein zentrotan matrikulatu nahi diren haurrak. Errenteriako eskaintza anitza eta zabala da eta Errenteriako Udalak erabakia modu arduratsu eta kontzientean egitera bultzatu nahi ditu hiritarrak. Horretarako, gonbita egin diete adin horretako haurrak dituzten gurasoei ikastetxeok ezagut ditzaten.  Ate irekiak izango dira asteazken honetan (apirilaren 27an) 16:30etik 18:00tara.

Matrikulazioa egiko orduan biziki garrantzitsua da hizkuntza eredua zuzen erabakitzea eta baita Haurreskolaren kokagunea ere. Udalak dei egin die gurasoei seme-alabak D ereduan matrikula ditzaten eta hiriko ikastetxeak hauta ditzaten.

Honakoak dira herriko bi ikastetxe publikoak:

Bi ikastetxeen ordutegia goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00ak bitartekoa da eta D ereduan jarduten dute. Bi ikastetxe publikook ratio aldetik luxuzkoak direla azpimarratu dute emandako prentsaurrekoan: “gehienez zortzi haur daude 0-1 urtekoen artean eta 13 1-2 urtekoetan eta haiek zaintzeko bi irakasle daude gela bakoitzean”.

Informazio gehiagorako, bisitatu www.haurreskola.eus.