‘Argizkutua’ argituko da ostiraletik aurrera

zita ayala erakusketaApirilaren 29tik maiatzaren 14ra bitartean Zita Ayalaren (L´Art Lumière Cachée) Argizkutua izeneko erakusketa ikusgai izango da Xenpelar aretoan (Madalena kaleko 32.ean). Argi ezkutuaren artea argi kuadroen bidez sortutako lengoaia artistiko berria da. Bere bi dimentsioek harritzen dute ikuslea. Meditaziora gonbidatzen duen dimentsio natural minimalista eta dimentsio ezkutua, barne argia aktibatzen denean mundu magiko bat agerian uzten duena. Artista bera izango da Errenterian maiatzaren 6an arratsaldeko 19:00tan bere sorkuntza prozesua azalduko duen bisita gidatua egiten.