Hiru talde potente larunbatean Niessenen izango den kontzertuan

 idolos_pantallaLarunbat honetan, maiatzaren 7an, Seiurte, Idolos del extrarradio eta Holy Nuns-en kontzertua izango da Niessen Kulturgunean. Gaueko 22:00tan hasiko dira kontzertuak eta 01:00ak aldera amaitzea espero da. Sarrera, 6 eurotan.
Hona hiru taldeei buruzko informazio gehiago:

SEIURTE
Lasai. Presarik gabe. Estutzen duen helmugarik gabe. Noizbait, abesti berri bat izango denaren hariari helduko dioten zihurtasunarekin. Filosofia horri jarraituz sortu ditu Seiurte-k beren diskorik onenak. “Jauzia” (2006), “Lau” (2009) edo “Atlantida” (2012), guztiak, kritika espezializatuak urteko diskorik onenen artean izendatuak. Beti Bilbotik baino Londonetik gertuago, Seiurteren musikaren aberastasuna ezin da musikalki izen soil batekin sailkatu. Askoz gehiago da. 20 urteko ibilbidera gerturatzen, zuzenekoetan urte guzti hauetan ikasitakoa loratzen da, indarra, konfidantza, konplizitatea, egiten denarekiko maitasuna.

ÍDOLOS DEL EXTRARRADIO

Bigarren aldia du gurean Santanderreko laukoteak. Biolentziaz berekiko new wave talde hau geroz eta gehiago zorrozten dituzte abestiak urteen poderioz. 10 urte igaro dira jada beraien lehen lana “Quién necesita amor teniendo una pistola” argitaratu zutenetik. Ibilbide guztian zehar sentimenduen tiobibotik jeitsi ezinda, harrokeriaz espresatuz, azala moztera iristen den doinu finak landuz, “Vorágine” da beraien azkeneko lana.

HOLY NUNS

(Donostialdea/Oarsoaldea). 2016ko hasieran B-Side taldearen erraustetatik sortutako hirukotea da. Punkrock doinuak dira nagusi beraien abestietan. Disfrutatzeko eta disfrutarazteko gogoz datoz.