Matarile Antzerkiak ‘El cuello de la jirafa’ antzeztuko du

El+cuello+de+la+jirafaMatarile Antzerkiak “El cuello de la jirafa” antzeztuko du Niessen Kulturgunean maiatzaren 8an (igandean) 19:00etan. Sarrerak 8 eurotan salgai daude Niessengo bulegotan eta ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago ere salduko dira. %20ko deskontua dute Kultura Kreaktiboa txartela dutenek.

Hona ikuskizunaren aurkezpen bat:

Ez dut seme-alabarik. Ez dut gurasorik. Zenbaitetan zuhaitza naiz. Animalia izan naiteke.

Badakit hor kanpoan, baratzean, guztia hazten, heltzen, lehortzen edo ernamuintzen ari dela. Liluragarria da lehen begiradan, baina ondo pentsatzen badut, izugarria ere bada mikromundu hori… errutinen errepikapen zikliko etengabeak eragindako halabeharrezko asperkizunaren erakusgarri, naturan, unibertso osoan, gure harremanetan, gure bizitza eta ohituran dugun errutinaren erakusgarri. Behin eta berriz eta berriz errepikatzen da guztia. Ezin da jasan…

https://www.youtube.com/watch?v=eodDTB7IbkQ

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian:

  • Astelehena: 17:00 – 20:00.
  • Asteartetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.
  • Larunbata: 10:00 – 13:00.