Igeriketa egokituko lehia izango da larunbatean Galtzarabordan

Galtzaraborda_igerilekuaOarsoaldea Igeriketa Kirola Elkarteak antolatuta eta Kirolkide Errenteriak babestuta, maiatzaren 7an, larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekuan Errenteriako kirolariaren izena daraman ‘Sara Carracelas, igeriketa egokitua’ lehiaketaren zortzigarren edizioa burutuko da. Torneoan aniztasun funtzionala duten igerilariek hartuko dute parte, proba eta estilo desberdinetan: librea, bizkarra, tximeleta,…

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioak gonbidapenak bidali dizkie klub guztiei, eta antolatzaileek 60tik gora kirolarik parte hartzea espero dute, horietako askok Sara Carracelasekin harreman berezia dutenak. Hori dela eta, larunbatean Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo jendearentzat da 14:30etik. Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. “Kirolkide Errenteria”ko bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan. Lehiaketa 16:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.