Madalenetako haurren txupinazoa prestatuko da ostiral honetan

batukada_oarsoirriak2Joan zen apirilaren 22an, herriko hainbat haurrek Madalen Jaietarako beren proposamenak egin eta haurren txupinazorako ideiak aukeztu zituzten, Oarsoirriak familia aisirako ekimenak eta Madalenetako Jai Batzordeak deituta. Orain, haurrei gonbita egiten zaie beren txupinazorako apainketa egin eta musika landu dezaten. Hitzordua ostiral honetan, maiatzak 6, izango da 18:00etan Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria). Euria eginez gero, Reina udal aretoan elkartuko dira. Horretarako, dinamika berezi bat prestatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte).