Hibaika nagusi izan da Espainiako Batel txapelketan

Pasa den asteburuan jokatu zen Espainiako Batel Txapelketa. Vigon (Galizia) jokatutako lehian promesen mailan eta absolutuan sariak irabazi dituzte Hibaikako arraunlariek. Bolada bikainean da Ondartxoko taldea. izan ere, aurretik Gipuzkoako Txapelketan infantil, promesa eta absolutu mailatan gailendu ziren eta Euskadiko Txapelketan infantiletan nagusitu ziren eta bigarren izan ziren beste bi mailatan.

Promesa mailailako batela hirugarren postuan iritsi zen helmugara (Orio eta Vilaxoán izan zituen aurretik) naihz eta aldea segundu eta erdikoa baino txikiagoa izan zen. Errenteriarrek ez zuten zorterik izan azken txanpa horretan.

Senior mailan Hibaikaren nagusitasuna erabatekoa izaten ari da denboraldi honetan. Larunbatean alde handia atera zien aurkariei (bost segunduko aldea atera zion San Juani). Aurre egingo dienik ez da momentu honetan!

Irabazleek klubak egindako lana eskertu zuten jakitun beraiek irabazi zezaten ahalegin handia egin duela. Izan ere beste kategoriatako entrenamenduak egokitu behar izan dituzte ordu eta espazio berean bat egin ez zezaten. Gainera, Hibaika klub txikia da baliabideei dagokionez eta halako lehiatan parte hartzeak esfortzu handia suposatzen dio.

Hemendik aurrera trainerilek hartuko dute erreleboa eta han ere gogor saiatuko dira Ondartxokoak.