Gaur, Iparraldeko kirolari buruzko hitzaldia 19:00tan

Iparraldea_gertutik.KARTELAGaur Iparraldeko kirol errealitatea ezagutarazteko hitzaldia izango da. Hirugarren urtez, jarraian, eta HERRI URRATSen inguruan kanpaina txiki bat egiten da IPARRALDEA GERTUTIK izenarekin. Helburua da euskararen bidetik iparraldeko errealitatea hobeto ezagutzea. ​Kanpaina honetan errealitate soziokulturala osatzen duten hainbat gairen inguruko htzaldi bat antolatzen da. Horrela, Iparraldeko pertsonek bizi duten errealitatea ikusgarriago egin eta bizi duten egunerokotasuna hobeto ulertzen lagunduko digu.

Aurten, gai nagusia kirola izango da. Errealitate hori ezagutzen duten eta gure herriarekin harreman duten edo izan duten bi pertsona gonbidatu ditugu:

·         Damian  Laurencena  (Ereintzako entrenatzailea)
·         Sylvain de Weedt (Touringeko entrenatzaile ohia eta errealeko teknikaria)

Zu ere, bertan izatea nahi genuke, euskarari behar duen babesa emateko.

Hitzaldia herritar guztiontzat da, kirola maite dugun guztioi zuzendua dago, baina bereziki, kirola egiten duten gure herriko gazteei dei egin nahi diegu