Udalak Ekuadorreko lurrikarari aurre egiteko 3.000 euro eman ditu

ecuador_earthquake_save_the_children1Ekuadorreko lurrikararen ondoriozko larrialdi egoerari aurre egiteko 3.000 euroko laguntza eman dio Errenteriako Udalak Save the Children Fundazioari. Aurtengo apirilaren 16an Ekuador astindu zuen 7,8 graduko lurrikararen ondorioz, herrialdeak bizi duen larrialdi egoeran laguntzeko, Errenteriako udalak, bozeramaileen batzordean onartu ostean, 3.000 euroko laguntza emango dio Save The Children Fundazioari. Izan ere, egun 600 inguru dira hildakoak eta 4.000 lagunetik gora desagertuak daude.

Diru-laguntza horren bidez, haur, gazte eta euren familiak laguntzeko erosketak egingo dira, esteak beste, etxerako produktuak (kitak). Haurrei jolas egiteko gune seguruak, ur edangarria edota eskolara joateko aukera eskainiko diete gunerik astindu eta txiroenean, hain zuzen ere, Chamangako zonaldean (Esmeralda probintzia).  Errenteriako Udalaren kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen ataletik larrialdi humanitarioko egoerak laguntzeko urtero egiten duen ekarpenaren bidez lagunduko da herrialdea.Fundazioaren helburua 750.000 dolar biltzea da.