50 urteko elkarbizitza bete duten bikoteek omenaldia izango dute Madalenetan

50 urte_omenaldiaAurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez, Madalenetan antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen ematea zabalik dago dagoeneko. Ekainaren 3a izango da horretarako azken eguna.

Parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute Udalean, 943 44 96 11 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.net helbide elektronikora idatziz.

Ekitaldi honekin omenaldi bat egiten zaie jaietan, 50 urte elkarrekin igaro dituzten bikoteei.