1000 liburu askatu ditu udaletxeko ‘bookcrossing’-ak

20160517_135053Gaur, 2.016.eko maiatzak 17an, eta Errenteriako Udalak Udaletxeko behe solairuan duen Bookcrossing-eko puntuan “askatutako” 1.000 liburuen kopurua gainditu dugu. Irakurritako liburu bat utzi eta beste liburu bat hartzeko sistema da bookcrossing-a. Liburuak eta irakurtzea gustoko badituzu, aipatutako Udaletxeko “Bookcrossing”eko puntura hurbiltzera gonbidatzen zaitugu, Herriko Plazan.