Zaintza lanetan dabiltzanentzat ikastaroa antolatu da

dependenciaErrenteriako Udal Gizarte Zerbitzuak, Gizpuzkoako Foru Aldundiaren SENDIAN programaren bidez, beraien etxeetan menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzat, dohanik izango den “Norbere buruaren zaintza” deritzon ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren helburu orokorra da, zaintzailearen bizi-kalitatea hobetuko duten norbere burua zaintzeko jokabideak sustatzea.

Besteen artean, ikastaro honen bidez, zaintza lanek sortzen dituzten ondorio fisiko, psikologiko, emozional eta sozialak aztertuko dira eta ondorio hauen aurrean zaintzaileak zein jokabide sustatu edo mantendu behar dituzten landuko dira.

Ikastaroa Ingemako profesionalen eskutik, egingo da eta bere iraupena 12 ordutakoa izango da.