Gaur entzungo dira Musikasteko lehen notak

musikaste2016an MUSIKASTEren 44. edizioa ospatuko da. Musika hitzorduz betetako hamar egun, ahotsa protagonista izango dutenak.  Musikasteren fundatzailea den Andra Mari Abesbatzaren berrogeita hamargarren urtemuga duela bide. Musika genero guztiak bultzatzeko helburuarekin, honako edizioan, ekitaldi bakoitzak bere izaera propioa izateaz gain, ahotsaren manifestazio ezberdinak plazaratuko dira. Programa zabala eta anitza da eta beheko botoian klikatuta deskargatu daiteke:

[button link=”http://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/sites/2/2016/05/musikaste.pdf”]Jaitsi programa[/button]

1966an artisau plastiko talde batek, manifestu baten bidez sorkuntza proposamen bat planteatzera ausartu ziren, eta Musikastek gogora ekarri nahi izan du. Horrela jakintza alor anitzeko bokazioa zuen GAUR Taldea jaio zen, eta berrogeita hamar urte beranduago Musikastek gomutarazi nahi izan du sorkuntza garaikidearen bitartez.

Igandean, Maiatzaren 22an Vicente Goicoechea arabar musikagilearen obra erlijiosoak entzuteko aukera izango dugu. Aurten bere heriotzaren lehen mendeurrena betetzen da.

Musikastek Donostiako europar kultura hiriburutzarekin bat egiten du bi programekin. Alde batetik, euskal konpositoreek mendeetan zehar beraiek sortutako abestietan erabili izan dituzten europar hizkuntzen inguruko bidalia denbora zehar. Kontzertu hau maiatzaren 26an ospatuko da. Bestetik, duela berrogeita hamar euskal kantagintza berria deitu zen Ez dok Amairu kantautore taldearen abestien bertsio berriak entzungai izango ditugu. Lau abesbatzek, hamabi abesti enblematikoren korurako moldaketak estreinatuko dituzte.

MusikasteK euren jaiotza edo heriotzaren mendeurrenean, hainbat konpositoreren lana gogora ekarriko dut, beste batzuen artean: Ramón Modesto Aramburu, Ramón Esnaola, Hipólito Zubillaga, Victoriano Tellería edo Francis Lopez, XVIII. Mendetik XX. Mende bitarteko klasikoekin batera.

Musikasteren nortasun zutabeak, ondarea berreskuratzea eta sorkuntza garaikidearen balore berriak sustatzea dira, eta programazio guztian zehar azalduko zaizkigu Euskal Musikaren Astea definituko dutenak.

Musika baliabideak optimizatzeko Musikastek beste hainbat erakunderekin dituen loturak berritu ditu. Edizio honetan honako erakundeekin lan egin dugu lankidetzan: MUSIKAGILEAk, MUSIKENE – Euskal Herriko GOI-MAILAKO Musika Ikastegia, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa edo Opus Lírica eta Mikel Laboa Katedra. Aipamen berezia ERRENTERIA MUSIKAL-eri, beraiek burutuko diren kontzertu didaktikoak gauzatuko dituztelako, eta astean zehar bertako ikasleek emanaldi ezberdinak eskainiko dituztelako. Musikaste-ren antolakuntzak Errenteriako Txistulari Taldea eta Errenteria Kultur Elkarteko Bandaren lana ere eskertu nahi du, bai eta Euskadiko Filmategiarena ere.

Bere hastapenetatik Musikaste bultzatu duten erakundeei bere esker ona adierazi nahi diegu: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila, eta baita ere Musikasteko jarduera ezberdinak babestu dituzten enpresak, besteak beste Kutxa Fundazioa, Super Amara, San Marko Mankomunitatea, Laboral Kutxa eta Musika Bulegoa.

MUSIKA BIZIA

MUSIKA BIZIA izenburua duen lehen asteburuak, garrantzi berezia ematen die, egungo musika eskaintza zabalari: Musika Garaikidea, Jazz Musika eta kale musika, hain zuzen ere.

MUSIKA GARAIKIDEAK GAUR TALDEA OMENDUKO DU.

Musikastek Musika garaikideari dedikatutako kontzertu berezi batean, Gaur Taldeak arte ezberdinen batura gisa proposatzen zuen diziplina anitzeko jakintza borondatea islatu nahi du. Eduardo Chillida edo Nestor Basterretxearen testuekin, Zumeta, Balerdi, Mendiburu, Arias eta Oteizaren lan plastikoetan oinarrituta proposamen berriak entzungai izango ditugu. Hau guztia Sistiagaren bi filmen proiekzioarekin osatuko dugu. Irungo Ametsa Abesbatza eta Smash Ensemble izango dira interpreteak.

MUSIKAGILEAk elkartearekin lankidetzan egingo den kontzertu hau, Niessen Kulturgunean izango da Maiatzaren 19an arratsaldeko 19:00tan.

EUSKADIKO GRADU ERDIKO KONTSERBATORIOEK BERE JAZZ ESKAINTZA AURKEZTUKO DUTE.

Jazz-a musikaren hezkuntzaren baitan barneratutako diziplina dugu, eta fruituak ematen hasia da jada. Euskadiko kontserbatorioetako Jazz ikasleen gorakada azalera ekarri nahi izan du Musikastek. EIJO izanik difusio kolektiborako tresna garrantzitsua, gradu erdiko kontserbatorioetan Big-Bands garrantzitsuak topa ditzakegu. Hiru hiriburuetako kontserbatorioetako ikasleak Errenteriara hurbilduko dira, euren lanak aurkeztera. Kontzertua Niessen Kulturgunean izango da Maiatzaren 20an 20:00etan.

REZIKLETAS

Maiatzaren 21ean Turukutupa taldeak Errenteriako kaleak zeharkatuko ditu Rezikletas programarekin, baliabideen erabilera zuzenaren inguruko beharraren inguruan hausnarketarekin. Birziklatutako materialekin egindako perkusioko musika tresnak entzungai izango ditugu. Taldeak Errenteriako kaleak zeharkatuko ditu 19:00etatik aurrera, bere programa Xabier Olaskoaga, Koldo Mitxelena eta Herriko Plazan aurkeztuko dutelarik.

VICENTE GOICOECHEAREN ERLIJIO MUSIKA

Vicente Goicoechea musikagile arabarrak konposatutako musikarekin hasiera emango diogu Maiatzaren 22ko jardunari. Andra mari Abesbatzak, Andoni Sierraren zuzendaritzapean eta Oscar Candendo organistarekin batera, Nemesio Otaño eta Luis Urteagaren obrak interpretatuko dituzte. Jasokundeko Ama Mariaren Parrokian 10:15ean.

EUSKAL MUSIKARIEN TXISTURAKO LANAK

Egun horretan bertan 12:00etan Errenteriako Herriko Enparantzan, Errenteriako Udal Txistulari Taldeak txistu musika emanaldi berezia eskainiko du, Ramón Modesto Aramburu, Victoriano Tellería, Jose Ignazio Ansorena, Ramón Esnaola, Hipólito Zubillaren obrekin.

ERRENTERIAKO BANDAK FRANCIS LOPEZ-EN OPERETAK GOGORA EKARRIKO DITU.

Ordu erdi beranduago, 12:30etan Errenteria Kultur Elkarteko bandak Iparraldeko Francis Lopez musikagilearen lanen monografikoa eskainiko du. Berak 49 opereta sortu zituen, horietako asko Luis Mariano abeslariak hilezkortu zituenak. Kontzertuari hasiera emango Pepe Arzelus-ek konposatutako Gaztelubide-ren ereserkiaren estreinaldiarekin. Joxemari Oiartzabalena da moldaketa eta berak bertan zuzenduko du. Kontzertua Foruen Plazan ospatuko da.

MUSIKA HEZKUNTZA

Asteartea 24, asteazkena 25, eta osteguna 26an, Musikasteko bi asteburuen tartean, hainbat jarduera pedagogiko gauzatuko dira. Alde batetik ohiko kontzertu didaktikoak izango ditugu, Errenteriako 8 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduak. Errenteria Musikaleko dantza, txistu, piano eta klarineteko irakasleek bereziki prestatutako programa eskainiko digute, “Irratia Dantzan” izenburua izango duenak. Dantza eta musika espezialitate ezberdinak aurkeztea izango du xede. Mikel Cañadarena da ikasketa zentroetan lantzeko garatu den unitate didaktikoa eta bere izan dugu koordinazio lanetan. Ana Egiazabal izango da aurkezlea.

Maiatzaren 23, 25 eta 26an, arratsaldeetan, Errenteria Musikal-eko musika eta dantza taldeek ikasturtean zehar ikasitakoa ezagutzera emango dute Xabier Olaskoaga plazan, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Musika eta mugimenduko ikasleak, euskal dantzakoak eta banda txiki taldeak izango dira parte hartuko dutenak.

Osteguna 26an, Andra mari Abesbatzak antolatzen duen Abesbatza eskolan egitasmoaren amaierako jarduera gisa, hainba eskoletako haurren emanaldia izango ditugu 16:00etan.

MUSIKA ONDAREA

Bigarren asteburua, Musikasteren ohiko eskemarekin jarraituz, autore ospetsuenen musikei zuzendua dago, Ganberako musika, koruen eguna eta amaierako kontzertua dira gure proposamenak asteburu horretarako.

BASQUE LIEDER: DENBORAN ZEHAR BIDAIA ABESTIAREN BITARTEZ.

Urrutiko lurraldeetan bizitzera eta bidaiatzera ohituak dauden hiru gazte abeslarik, bidai bat egitera gonbidatuko digute: Mª Antonietaren Pariseko edo Londoneko burgesen saloietatik hasi eta XX. Mendeko konpositore euskaldunek sortutako musika entzungai izango dugu, Europako hainbat herrialdeetako literatura eta kulturarekin harremanetan. Alicia Amo sopranoa, Marifé Nogales mezzosopranoa eta Jagoba Fadrique baritonoa izango dira interpreteak, Maite Aguirrek pianoan lagunduko dituelarik.

Hainbat europar hizkuntzetako testuetan oinarrituta euskal konpositoreek sortutako programa izatea da bere edukiaren berezitasuna. Hamabost konpositorek sortutako 26 abesti entzungai izango ditugu, frantsesez, ingelesez, italiarrez, alemaniarrez, portugesez, kataluniarrez, korsikeraz, yiddish-eraz eta eskozieraz.

DSS2016eko batera “Elkarrizketa” programaren baitan, ekoiztutako kontzertu hau urte honen hirugarren hiruhilekoan errepikatzea aurreikusten da.

Kontzertua Niessen Kultugunean egingo da Maiatzaren 26an, osteguna, 20:00etan.

EZ DOK13 hitzez hitz: KORURAKO MUSIKAREN OMENALDIA “EZ DOK AMAIRU” MUGIMENDUARI.

Musikastek Lourdes Iriondok, Benito Lertxundik, Xabier Letek , Julen Lekuonak eta Jose Angel Irigarai-k sortutako abestiei omenaldia eskaini ez ezik, gogora ekarri eta korurako musikaren baitan jakitera eman nahi izan ditu ere. Horretarako, eta Mikel Laboaren katedraren laguntzari esker, Ez dok 13 taldeko kantautoreek sortutako hamabi abesti egokitu dituzte gure garaiko hamabi konpositorek. Hamabi abestien estreinaldia Durangoko Bogoroditsie abesbatza, Oñatiko Ganbera Abesbatza, Nafarroako Ganbera Abesbatza eta Landarbaso Abesbatzak egingo dute, eta Iñaki Salvador pianistak zenbaki “izendaezina” osatuko du.

DSS2016eko batera “Elkarrizketa” programaren baitan, ekoiztutako kontzertu hau urte honen hirugarren hiruhilekoan errepikatzea aurreikusten da.

Kontzertua Fatimako Parrokian ospatuko da Maiatzaren 27an, ostirala, 20:00etan.

GABRIEL LODIREN “BALEA” OBRA ESTREINATUKO DUTE EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAK, SOLISTEK ETA ANDRA MARI ABESBATZAK BERE SORKUNTZAREN BERROGEITA HAMARGARREN URTEMUGAREN HASIERA GISA.

Andra Mari Abesbatza eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa batuko dituen amaierako ekitaldian, Gabriel Loidi konpositorearen Balea obra estreinatuko da. Ramón Lazkanok instrumentatu duen Mikel Laboaren Gernika-Lekeitio 4 obrarekin emango diogu hasiera kontzertuari. Jarraian, Gasteizko lau abesbatzen batura den Gasteizko Abesbatza taldea oholtzara igoko da, Vicente Goikoetxea konpositorearen mendeurrena ospatzeko.

Interpreteak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Gasteizko Abesbatza, Errenteriako Andra Mari Abesbatza, Ana Otxoa Pando sopranoa, eta Jesús María García Aréjula baritonoa izango dira interpreteak, guztiak Unai Urretxo Zubillagaren zuzendaritzapean.

Kontzertua Errenteriako Fatimako Parrokian ospatuko da, larunbata 28an 20:30an.

Hogeita sei estreinaldi, 48 konpositore, horietako 25 bizirik oraindik ere, Musikasteko ibilbidean zifrarik altuena ziurrenik. Musikasteren 44. edizioan euskal musikaren sorkuntzaren aldeko apustu argia egin duguna.

EKINTZA PARALELOAK

Duela hiru urte, MUSIKENErekin lankidetzan, Musika Publikazioak Euskal Herrian topaketari ekin genion. Aurtengo edizioa MUSIKENEn opatuko da maiatzaren 25ean.

Musikaste asteak, 1973 urtean Jose Luis Ansorenaren eskutik sortua, ERESBIL- Musikaren Euskal Artxiboaren ondare-eginbeharrarekin harreman zuzena du. Iraganeko euskal eta nafar autoreen lanak berreskuratzeko eta jakitera emateko eta musika garaikidea bultzatzeko espezializatutako astea da.