Larunbaterako Zaldiaranetik abiatzen den ibilbidea proposatu du Urdaburuk

urdaburu_mendi_irteeraErrenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 12. etapa antolatu du maiatzaren 21erako. Ibilaldia Zaldiaraneko gainetik Trespuenteseko herrira izango da eta bidean Zaldiaran eta Eskibel gailurretatik eta Armentiako santutegitik igaroko da. Zeharkaldia denera 6 ordukoa izango da.

Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.