“Faboo”rekin, irudimenaren xarmaz gozatzeko aukera izango da Niessen Kulturgunean

FabooNiessen Kulturgunean oholtzaratuko du Escena Creativak  “Faboo”, haurrei zuzendutako ikuskizuna ostiralean, hilak 27, 18:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 3 euroan.

Gorputzaren eta ahotsaren bidez, bi antzezlek interpretatzen dituzte pertsonaia bera eta inguruko objektuak, gorputz batek espresatzeko eta komunikatzerako dituen aukera ugariak erakutsiz eta eguneroko espresioan ohikoak ez diren gorputz-zatiei arreta eskainiz.

Egileen esanetan, “Fabook haur-arima du. Jaio da, ikusten duen guztiaren gaineko jakin-mina piztu zaio, jokoa eta beldurra deskubritu ditu, dibertigarria eta bihurria da, maitemindu egin da eta, maiteminarekin, samurtu egin da. Bere berezitasuna da bidoi bat duela buru eta, ondorioz, aurpegiaren espresioa guztiz neutroa dela. Hartara, ikusleak inkontzienteki enpatia sentitzen du pertsonaiarekin eta espresio falta hori bere emozioekin betetzen du; lotura oso motibatzailea sortuko da”.

[box]Ikuskizunaren fitxa

  • Ikuskizun mota: Familiarteko antzerkia
  • Ikusle mota: 4 urtetik gorakoak
  • Hizkuntza: testurik gabea
  • Iraupena: 52 minutu

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Oscar Vidal Nogueras
  • Antzezleak: Laura de Arcos García eta Eva Pereira Blanco
  • Egokitzapena: Oscar Vidal Nogueras
  • Eszenografia: Irma Gruenholz Barroso
  • Jantziak: Escena Creativa
  • Musika: José García Redondo
  • Argiztapena: Jorge Corral

Sarrerak: 3 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago

[/box]

[button link=”http://kultura.errenteria.eus/txartela-eskuratu/” bg_color=”#c75300″]Eskuratu doan Kultura Kreaktiboa txartela [/button]