Alabergako jaietarako sekulako egitaraua prestatu dute

Alabergako danborrada
Alabergako danborrada

Alabergako jaiak izango dira ostiral honetan hasi eta eta igandera arte. Egitarau oso eta betea prestatu dute maiatzari despedida emateko. Ostiralean Sorkunen kontzertua izango da eta igandean bertso-saioa Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendiren eskutik.

Hona programa:

OSTIRALA, MAIATZAK 27

  • 17:30: Pailazoen emanaldia auzoko plazan: Tomaxen abenturak. Ondoren,
  • txikientzako askaria, Pizza Sprinten eskutik.
  • 19:30: Txupinazoa eta buruhandien irteera.
  • 20:00: Pintxo potea auzoko plazan, Uriñaren eskutik.
  • 23:00: Kontzertua plazan: NoNguayaz eta Sorkun taldeak.

LARUNBATA, MAIATZAK 28

  • 10:30: Diana auzoan zehar Amulleta Danbor Kofradiaren eskutik.
  • 11:00-14:00: Puzgarriak eta choppers zirkuitua garajeen plazan.
  • 12:00: Futbolin txapelketa auzo elkartean.
  • 12:30: Txingak, toka eta bote txapelketa auzo elkartean.
  • 13:00: Patata tortilla txapelketa. Ondoren, tortillen dastaketa eta goizeko
    txapelketen sari banaketak.
  • 16:30: Aparraren festa garajeen plazan.
  • 17:00-20:00: Jolasak eta eskulan tailerrak haurrentzat, eta zezen mekanikoa.
  • 17:30: Narraztien erakusketa, Lampropeltis elkartearen eskutik.
  • 18:30: Txikientzako askaria, Telepizzaren eskutik.
  • 19:00-20:30: Hondarribiko Elektropatxaranga, jaiak girotuz.
  • 21:00: Auzo afaria plazan Super Amararen eskutik. Ondoren, dantzaldia goizaldera arte. Afarirako izena aldez aurretik eman behar da Auzo Elkartean : maiatzaren 19an eta 20an, 19:00etatik 20.00etara; eta maiatzaren 22an, 12:00etatik 14:00etara.

IGANDEA, MAIATZAK 29

  • 09:00: Txistularien diana.
  • 11:00: Meza auzoko hilen omenez.
  • 11:30: Haur danborrada. Deiadar txarangak lagunduta, eta Lapurdiko Pizzaren hamaiketakoarekin.
  • 13:00: Bertso saioa auzoko plazan: Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin.
  • 14:00-15:00: Doike Taldea, trikitixa eta akordeoi doinuekin jaiak girotuz.
  • 14:30: Paella-jate herrikoia.
  • 16:00: Mus txapelketa Hermanos Camino elkartean.
  • 16:30: Marrazki lehiaketa.
  • 17:30: Umorezko eta magiazko txotxongilo ikuskizuna, Famiglia Toronbole taldearen eskutik.
  • 19:00: Erraldoien eta buruhandien irteera eta, ondoren, txokolate-jatea.
  • 19:30: Eguneko txapelketen sari banaketak eta jaietako zozketa mundiala!
  • 20:30: Jaiei amaiera emateko… traka ederra!