Kultur aniztasunari buruzko sentsibilizazioko eta garapenerako kooperazioko egitarauak burutzeko diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu da

Munduko arrozakErrenteriako Udaleko Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako azpiatalak urteroko deialdia ireki du elkarte eta garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen proiektuetarako diru laguntzak eskatzeko.

Denera 113.380 euroko deialdia zabaldu da hiru tipologiatan banatua: batetik, garapen bidean dauden herrialdeetan proiektuak aurrera eramateko; bestetik, herrian kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizazio ekintzak garatzeko, eta azkenik, larrialdi bat gertatuko balitz ekarpena egiteko. Dokumentazioa aurkezteko epea ekainaren 25ean amaituko da, hau barne. Oinarriak Udalaren webgunean izango dira: www.errenteria.eus
Aurten gainera aurrekontua gehitu egin da.

Honekin batera, bi formazio saio eskainiko dira sentsibilizazioko tipologian aurkezten direnentzat, jakin dezaten nola aurkeztu behar dituzten inprimakiak eta dokumentazioa: euskarazkoa, ekainaren 9an 10:00etatik 12:00etara, eta gaztelerazkoa, egun horretan bertan, 18:00etatik 20:00etara.

Izen-ematea: aniztasuna@errenteria.eus edota 943449596 telefonoan.